lunes, 21 de noviembre de 2011

Akta 2011-11-21

Gaur Alaitz Tresserrasekin batzartu gara lanari buruz hitz egiteko. Batzarrean, lana bideratzeko abiapuntuak eman dizkigu. pauso hauek argi izan ondoren, egin beharreko lana taldekideen artean banatu dugu: Ainhoa eta Asierreri, kultura ondareari buruzko galderak erantzutea egokitu zaie, Oihanek eta Peruk, gure inguruko ondareari buruzko fitxak betetzea tokatu jake, Iratx eta Ainara, lan idatzia garatzen hasi dira ( sarrera eta prozesuaren atal bat)ondoren taldekide guztien artean, lana adostatzeko eta azkenik Leire eta Ane story board-en jarriko diren argazkiak aukeratu eta bertan islatzen denares azalpena egingo dute, eta baita bideoaren eskema.

Gaurko eguna baloitzari egokitutako lana ahalik eta gehien aurreratzeko erabiliko dogu, horrela egindakoa taldekideekin elkartrukatzeko ordua urrengo bi egunetan gehien jota izan dadin.

Taldekideen presentzia: Ainhoa Vazquez, Asier Vieites, Ohiane Vega, Leire Zuluaga, Ainara Wain, Iratxe Varela, Peru Vidal eta Ane Zabala.

GUZTION HAUSNARKETEN EMAITZA

Bata bestearekin kulturari buruzko hausnarketak partekatu eta gero, kultura-ondarea zer den definitzea lortu dugu, herrietako istorioak kontatu dizkiogu elkarri, hainbat kritika gaurko eskolari, hainbat hausnarketa geure etorkizuneko lanari buruz... eta honakoa izan da emaitza.
Zer da kultura ondarea? Kultura ondare hitzak gizakiek sortu duten guztia hartzen du bere baitan. Kultura ondarea beraz, herri bateko nortasuna markatzen du, hau da, herri horretako historia bera da, bertan bizi izan dena. Edozein txokotan aurki dezakegu, hango biztanleek sortu eta mantendu dituzten usadioen, sinismenen, balioen, pentseren, artearen, musikaren...multzoa baita, momentu oro inguratzen gaituena. Hauek belaunaldiz belaunaldiz transmititzen joan direnez, gure gaur egungo kultura osatzen duten aintzinako arrastoak dira. Horregatik, aitite edo amamarekin hitz egitea eta hauen istorioak entzutea ere kultura da. Honek, nondik gatozen galderaren erantzuna da eta gure izaera indartzen du.
Ondare-kultural horiek babestu egin behar dira, gizartearentzat beharrezko iturria da eta ondorengo generazioek ere historia horren berri izateko, bertan egon behar dira ondare- kultural horiek. Ondare horiek ez balira gordeko, herriak ezin izango luke bizirik jarraitu, ezingo litzateke hurrengo belaunaldia sortu eta. Ezinbestekoak dira gure arbasoen bizimodua ezagutzeko eta herrialde horretan nolako ekintzak burutzen ziren jakiteko.
Ondarea bi multzotan sailka dezakegu, materiala eta ez-materiala.
         Ondare ez-materialari dagokionez, siniskerak, ohiturak, herriaren istorioa, besteenganako jarrerak, baloreak, eskubideak, tradizioak, jaiak... aipa ditzakegu. Hemen sartzen dira ere jarraitzen dugun filosofia, etika, arauak, gizarte- antolaketa eta sistema politikoa, hizkuntzak, musika, sinboloak, literatura, gastronomia, bertsolaritza, esaera zaharrak...
         Ondare materialak: janzkera, arte-lanak, artisautza, eraikuntzak, lan-tresnak, liburuak, argazkiak monumentu historikoak, eraikin erlijioso edo zibilak, zubiak, errotak, iturriak. Hala bada altzariak, margolanak eskulturak edo aritsautza ere ondarea dira eta kulturaren barruan sar ditzakegu.
Metafora bezala hartu dugu, kultura bizitza begiratzeko eta ulertzeko betaurreko batzuk bezalakoak direla. Gero, munduko beste puntan bestelako betaurrekoak erabilten dituztelaz ohartuko gara. Baina kulturen arteko desberdintasun hori bizirik irauteko, kultura bereizgarri hori bizirik ere jarraitu behar du.
Ordea, ondasun hauen suntsiketa gizakiaren ekintzek eragin dezakete. Adibide gisa, leku arkeologikoen apurketa daukagu: gizakiek lurra mugitzen dute, objektu artistikoak bilatzeko asmoa dutelarik, baina gizarteak barneratu beharra du herriaren ondareak babesten ez badira, herri hori suntsitu egingo dela, beste era batean esanda, desagertu egingo dela. Horregatik, sekulako garrantzia du ondare- kultural horien babesak.
Hori esan ostean, herri bat gizaki batekin konparatu ezkero, herria gorputzarekin erlaziona dezakegu eta ondare- kulturala garunaren parte batekin, memoria kontzientea izango litzateke, gorputzari ekintzak egiteko agintzen diona, hain zuzen ere. Hori jakinda, pentsa dezagun zer gertatuko litzatekeen pertsona batek memoria galduko balu; lehenik eta behin, iragana ahaztuko luke, beraz, ezingo lituzke gogoratu bere ohiturak eta eguneroko bizitzan egiten zituen ekintzak; bigarrenez, ezingo litzatekeenez identifikatu, orainaren zentzua ere galtzen hasiko litzateke; azkenik, nor zen ezta nor den ezingo lukeenez gogoratu, geroa eraikitzeko aukera galduko luke. Horregatik, herri batek bere ondare- kulturala galdu ezkero, ez du iraganik, orainik ezta gerorik izango.
Ahaztu ezin dogun ondare kulturalaren atal oso garrantzitsu bat gure ama hizkuntzak osatzen dau, euskerak, eta hau da gure kulturaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, zeren hau ez izanez gero, gure pentsaera eta sinismenak seguruenik oso desberdinak izango baitziran. Honi esker gure indentitatea eraikitzen dogu, gure gaur egungo pentsera eta sinismenak osotuz. Kultura ondareak, gure sustraiak non hasi ziren eta historian zehar nola garatu diren jakiteko balio deusku, hau da, gure kulturak izan duen garapena ezagutzeko.
Ñabardura bezala, konturatu gara ordea, munduan hizkuntzak desagertzen ari direla, eta abiada bizian. Adituen arabera, 15 egunero hizkuntza bat galtzen da. Egun 2.500 hizkuntza daude galtzeko arriskuan, UNESCO-ren arabera. Euskara ere zerrenda horretan dago. Hizkuntza bat galtzen denean, mundua ikusteko eta ulertzeko era berezi bat galtzen da, mendetako tradizioa. Arriskuan dauden hizkuntzak babestea ezinbestekoa da, beraz, munduko aniztasuna gordetzeko.
Ondare kulturalari buruz hitzegiten hasi ginenean, aldiz duda asko sortu zitzaizkigun guztioi. Galdera erantzun ezinik ibili ginen; zer da ondare kulturala? Kostatu zaigu galdera erantzutea, zergatik? Ondare kulturalari buruz ezer gutxi dakigulako izango da. Eta zergatik dakigu ezer gutxi? Eskolak errua izango ote du?
Eskola liburu batzuk begiratzeko aukera izan dugu eta ondare kulturalari buruz ez dugu ia ezer topatu. Ikastolan ez genuen ondare kulturalari buruz gehiegi hitzegiten, ez genuen behar duen garrantziaz lantzen.
Gure lana, ikasleak ondare kulturalarenganako hurbilpena egitera bultzatzea da, horrela etorkizunera begira hau trasmititzen jarraitzea lortuko dogu. Lehendabizi norberaren herriko ondarea ezagutu beharko genuke, ondoren Euskal Herrikoa eta ondoren mundukoa; gertuenekotik hasita, zabaltzen joango garen ondarea ezagutuz. Alde batetik, hizkuntzaren garrantzia transmititzen lortu behar dugu, eta bestetik era deigarri batean lortzeko helezahar edo historioa zaharrak kontatuz lortu daikegu, horrela aintzinako sinismenak zeintzuk izan ziren eta zertan oinarritzen diren jakingo baitute.
Hau guztia ezagutzeak gure nortasuna eraikitzeko balio zaigu, horregatik gure herriko ondarea, gutxienez, ezagutzea ezinbestekotzat hartzen dugu.
Amaitzeko, taldeko bi kidek euren herrietan istoriak duen garrantzia eta jaien tradizio konpartitu dute gainerakoekin. Lehenengoz, Gernika-Lumoko taldekide bat kontatzen du bere herriak duen istorioak garrantzi handia duela, garai gogorrak bizi behar izan zirelako Francoren diktaduraren garaian: denok soberan ezagutzen dugu Euskal Herrian bizitako bonbardaketa eta horren oroigarri bezala dugun Picassoren "Guernica" koadroa. Bertan azaltzen da guerra zibil haretan bizitako sufrimendua, indarkeria eta beldurra. Guk gaur egun ez daukagu koadroa gurekin baina baditugu beste museo batzuk gertatutako azaltzen digutenak: Gernikako Bakearen museoa adibidez. Gertatutakoak gogortu egin zuen garaiko gendea eta Euskal Herri libre baten alde egitera eraman zigun. Hor dago orain gure kulturaren ezaugarri bat: beti Euskal Herriaren alde egitea, gu euskaldunak garelako.
Azkenik, beste kide batek taldean konpartitu du Ermuko ondare kultural bat: hartz eguna. Hau, inauterietan antolatzen den ekitaldia da, Eguen Zuri biharamonean, barixaku arratsaldez. Hartzez jantzitako pertsonari laguntzen, kalejiran doa herriko jendea, Gillermo Bengoetxeak "Txindurrik" 1934an asmatutako koplak abestuaz batera. Gerrate aurreko urte horretan, gazte bat tuberkulosisarekin gaixotu eta, peoraz-peora eskean ibiliz, botikak ordaindu ahal izateko dirua jiratzeko asmoz asmatu zituen "Txindurri" bertsolari ermuarrak hartz baten harrapaketaren gaineko bertsuok: "Patxi Urkoko etorri jakun/ lehengo egunian esaten/ animali bat han ebillela/ bazter guztiak apurtutzen...". Euskal Birusa Elkarte Kulturalak 1989an berreskuratu zituen bertsook eta kantujiran aritzeko ohitura ere. Talde ezberdinekin elkarlanean arituz kaleratzen da: Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Kaltxango AEK Euskaltegia eta Udal Euskaltegia.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Akta: 2011-11-03

Modulu astea bi aste barru izango da, beraz, aste horretan zehar, bideoa egiteko denbora izango dugu. Horregatik, gaur elgartzea erabaki dugu, bideoaren nondik norakoa erabakitzeko eta planifikatzeko.

Hiru ataleko bideoa planteatuko dugu:
  • Elkarrizketak haurrekin: "ordu txikitan" programako ereduari jarraituz.
  • Kanta baten letra aldatu, zenbait leku ospetsu edo euskal kulturaren adierazle diren lekuak aipatu eta erakusteko: kanta guztion ahotsekin grabatuko da, eta leku adierazgarrienen aurrean playbacka eginez montatuko dugu sekuentzia.
  • Euskal kulturaren adierazle diren festak edo ospakizunei erreferentzia egin, egutegi bati jarraituz.
Hau egiteko taldea bi azpimultzoetan banatzea erabaki dugu, bata egutegiaz arduratuko da eta beste kantaz.
Honetaz aparte, haurrei elkarrizketa egiteko, bakoitzak aukera izatekotan grabatu egingo du.

jueves, 27 de octubre de 2011

Akta-2011/10/26

Modulu lana aurreratzeko asmoz, geur klaseak amaitzean taldekideak batu egin gara eta idatzizko lanari hasiera eman diogu. Bakoitzaren iritzia garantzitsua denez, idatzizko lan horretan kultura-ondarei  buruz blogean idatzi duguna azalu dugu. Gero, guzti hau batu egin behar dugula uste dugu, kulturari buruzko azalpen orokor eta zehatz bat emateko.
Datorren astean modulu astea denez, lana aurreratzea espero dugu eta horretarako Alaitzekin hitz egin behar dugulu pentsatu dugu.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Ainara

Zer da kultura ondarea?

                Kultura hitzak gizakiek sortu duen guztia hartzen du bere baitan. Horrelaxe, kulturak leku bateko nortasuna markatzen du, bertan bizi direnek sortu eta jarraitu dituzten usadio komunak direla eta. Usadio hauek guztien artean sortuak dira eta belaunaldiz belaunaldi joan dira transmititzen eta moldatzen, guregana heldu arte. Orain, geuk gara kulturaren jarraitzaile eta horregatik gure kultura ezagutzea oso garrantzitsua da bizitzarako, gure sustraiak ezagutzeko.
                Bestela definitzearren, arbasoek utzitako herentzia bezalakoa da, ohiturak, jarrerak, sineskerak...  Modu honetaz, kide-talde batean bizi ahal izateko jakin beharreko guztia transmititzen digute. Hauek bereganatzen ditugunean bizitza begiratzeko eta ulertzeko betaurreko batzuk bezalakoak lortzen ditugu. Gero, munduko beste puntan bestelako betaurrekoak erabiltzen dituztela ohartuko gara.
                Kultura ondarea deitzen zaio, arbasoek utzi dizkiguten  gauza material eta inmaterialei erreferentzia egiteko:
         Ondare inmaterialari dagokionez, siniskerak, ohiturak, jarrera erlijiosoak, besteenganako jarrerak, baloreak, eskubideak, tradizioak, jaiak... aipa ditzakegu. Hemen sartzen dira ere jarraitzen dugun filosofia, etika, arauak, gizarte- antolaketa eta sistema politikoa, hizkuntzak, musika, sinboloak, literatura, gastronomia...
         Ondare materialak: janzkera, arte-lanak, artisautza, eraikuntzak, lan-tresnak, liburuak, argazkiak monumentu historikoak, eraikin erlijioso edo zibilak, zubiak, errotak. Hala bada altzariak, margolanak eskulturak edo aritsautza ere ondarea dira eta kulturaren barruan sar ditzakegu.
Baina hori guztiaz gain, benetan herri bateko nortasuna markatzen duena, kultura bat bideratzen duena, herri horretako istoria bera da, bertan bizi izan dena.

MOTAK

Hainbat kultura mota defini ditzakegu zenbait irizpide jarraituz:

  • Topikoa: kultura topiko batzuk jarraitzen ditu, nola gizarte antolaketa, erlijioa edo ekonomia.
  • Historikoa: kultura herentzia soziala da, taldean bizitzeko eta bizitzan suertatzen zaizkigun arazoei irtenbidea aurkitzeko.
  • Mentala: kultura ideia edo ohitura multzo bat da, pertsona batzuk beste batzuengandik desberdintzen duena.
  • Estrukturala: kultura ideia, sinbolo edo jarrera batzuk jarraitzean datza.
  • Sinbolikoa: giza-talde batek partekatzen dituen siniskerak.

Hedapenaren arabera, honako sailkapena egin dezakegu:

  • Unibertsala: hainbat gizarte taldek komunean dituzten ezaugarriak; adibidez, agurra.
  • Total: gizarte osoaren berezko ezaugarriz osatutakoa.
  • Berezia: kultura orokor baten barruan giza talde minoritario batek dituen ezaugarriak.

Garapenaren arabera:

  • Primitiboa: garapen teknikoaren ezaugarri prekarioak mantentzen dituzten kulturak, berrikuntzarik izan ez duena.
  • Zibilizatua: gizartearen garapena errazten duten ezaugarri berriak gaurkotzen dituen kultura.
  • Analfabetoa: ahozko hizkuntzaren bidez komunikatzen den gizartea, oraindik idazkera ez dagoelako txertatuta.
  • Alfabetoa: ahozko hizkuntza zein idatzizkoa txertatu duen kultura.

Menderatze-izaeraren arabera:

  • Zentzuduna: esklusiboki zentzuen bidez adierazten eta transmititzen den kultura.
  • Arrazionala: arrazoian oinarritzen den kultura.
  • Ideala: aurreko bien konbinazioa da.

Norabidearen arabera:

  • Iraganeko kulturari begiratzen dion kultura orainaldian errepikatzeko. Kultura hau geure arbasoengatik jasoa da inolako aldaketarik jasan gabe. Herri primitiboetan ematen da gehien.
  • Gaur egungo jokabideak oinarri dituen kultura eta ez iraganekoak. Parekoen jokabideak imitatzean datza jokabide propioak sortuz.
  • Berrikuntza kultura. Pauso eta jokabide berri batzuei jarraituz sortuz doan kulturaz ari gara, belaunaldi berri baterako baliogarri dena eta gure arbasoak erreferente bezala baino ez duena jartzen, ez eredu bezala.

martes, 25 de octubre de 2011

Oihane Vega

ONDARE KULTURALA

Ondare kulturala aurrekoek, hau da, gure arbasoek utzitako gauzek osatzen dute.

Kultur ondareak hainbat motatakoak izan daitezke, hala nola, bertsolaritza (kantak), ipuinak, abestiak, monumentuak…

Ondare kulturala erabili ahal dugu jakiteko gure arbasoek nola bizi ziren eta jakiteko garai horretan nolakoa zen bizimodua eta nolako gauzak burutzen zituzten herrialde horretan.

Denon artean saiatu behar gara, ondare kulturala mantentzen gure arbasoek utzitakoa baita eta horrek historia ezagutzera eramaten gaituelako. 

Ermuko ondare kultural bat HARTZ EGUNA da:

Inauterietan antolatzen den ekitaldia da, Eguen Zuri biharamonean, barixaku arratsaldez. Hartzez jantzitako pertsonari laguntzen, kalejiran doa herriko jendea, Gillermo Bengoetxeak "Txindurrik" 1934an asmatutako koplak abestuaz batera. Gerrate aurreko urte horretan, gazte bat tuberkulosisarekin gaixotu eta, peoraz-peora eskean ibiliz, botikak ordaindu ahal izateko dirua jiratzeko asmoz asmatu zituen "Txindurri" bertsolari ermuarrak hartz baten harrapaketaren gaineko bertsuok: "Patxi Urkoko etorri jakun/ lehengo egunian esaten/ animali bat han ebillela/ bazter guztiak apurtutzen...". Euskal Birusa Elkarte Kulturalak 1989an berreskuratu zituen bertsook eta kantujiran aritzeko ohitura ere. Talde ezberdinekin elkarlanean arituz kaleratzen da: Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Kaltxango AEK Euskaltegia eta Udal Euskaltegia.