miércoles, 19 de octubre de 2011

ONDARE KULTURALA HEZKUNTZAN: hausnarketa. Peru Vidal Gurrutxaga

Blogera, taldekideek dagoeneko, ondare kulturalari buruz informazio nahikoa ekarri dutenez, pentsatu dut, informazioa gehitzea baino hobe dela nire hausnarketa guztiekin partekatzea.
Izan ere, ondare kulturalari buruz hitzegiten hasi ginenean duda asko sortu zitzaizkigun guztioi. Galdera erantzun ezinik ibili ginen; zer da ondare kulturala? kostatu zaigu galdera erantzutea, zergatik? ondare kulturalari buruz ezer gutxi dakigulako izango da. Eta zergatik dakigu ezer gutxi? eskolak errua izango ote du?
Eskola liburu batzuk begiratzeko aukera izan dut eta ondare kulturalari buruz ez dut ia ezer topatu. Gainera, oroitzen dudanaren arabera, ikastolan ez genuen ondare kulturalari buruz gehiegi hitzegiten, ez genuen behar duen garrantziaz lantzen. Nire ustez Lehen Hezkuntzako ikasleek ondare kulturalarenganako hurbilpena egin beharko lukete. Lehendabizi norberaren herriko ondarea ezagutu beharko genuke, ondoren Euskal Herrikoa eta ondoren mundukoa; gertuenekotik hasita, zabaltzen joango garen ondarea ezagutuz.
Gure nortasuna eraikitzen joan nahi badugu gure herriko ondarea, gutxienez, ezagutu beharko genukeela uste dut.
5.eta 6. mailan, zentro batzuetan, bertsolaritza ematen da, astean ordu betez edo bi asterik behin ordu betez. "Gu ere bertsotan" liburuarekin landu ohi du Bertsozale elkarteak gai hau. Liburu honetan ondare kulturalarekin zerikusia duen tarte bat aurkitu dut eta hemen jartzea egokia irudutu zait. Bertan munduko eta Euskal Herriko hizkuntzen egoera azaltzen da.
Hona hemen testua:

Gaia:EUSKARATIK ETA EUSKARAZ
Hizkuntzak munduan
BAIETZ JAKIN!
Erantzun ditzagun irakasleak egindako galderak.
Izango duzue zer kontatua!

Zenbat hizkuntza ote daude munduan? Eta gure herrian zenbat hitz egiten dira?...
AZALPENA
Hizkuntzak munduan: etengabe galtzen ari garen ondarea

• UNESCO-k 2009an berritu zuen “Arriskuan diren munduko hizkuntzen atlasa”, azken datuekin.
• Horren arabera, munduan 6.700 hizkuntza daude. Hizkuntza gehien biltzen dituen kontinentea
Afrika da: 2.000 hizkuntza mintzatzen dira han.
• Munduan hizkuntzak desagertzen ari dira, ordea, eta abiada bizian. Adituen arabera, 15 egunero
hizkuntza bat galtzen da. Egun 2.500 hizkuntza daude galtzeko arriskuan, UNESCO-ren arabera.
Euskara ere zerrenda horretan dago.
• Hizkuntza guztiak munduko ondare izendatu ditu UNESCO-k, eta guztiak zaindu beharra
aldarrikatu du. Hizkuntza bat galtzen denean, mundua ikusteko eta ulertzeko era berezi bat galtzen
da, mendetako tradizioa. Arriskuan dauden hizkuntzak babestea ezinbestekoa da, beraz, munduko
aniztasuna gordetzeko.
• Euskal Herrian bertan, 100 hizkuntza ezberdin hitz egiten dira gaur; gehienak afrikarrak. Ikertzaileek
diotenez, euren sorterrian ama-hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituzten etorkinak euskara ikasteko
prestuago azaltzen dira

No hay comentarios:

Publicar un comentario