Mostrando entradas con la etiqueta Iratxe Varela. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iratxe Varela. Mostrar todas las entradas

domingo, 9 de octubre de 2011

Iratxe Varela - Abiapuntua: Ondare kulturala, zer da?

Zer da ondare kulturala? Zertarako balio du edo zergatik da garrantzitsua?
Hasiko gara ondarea eta kultura zer den azaltzen edo definitzen, kontzeptua sakonago aztertzeko asmoz. 
Ondarea, arbasoengandik jasotako gauzek osatzen dute. Kultura, leku jakin bateko gizartearen izaera, ohiturak, ezaugarriak…  osatzen dute. Beraz ondare kulturala, eremu edo gizarte jakin bateko kulturak, arbasoengandik jasotako ohiturak, kantak, objetuak, istorioak…  osatuko dute.
Ondare kulturalak,  gaur egun gure ingurua, pertsonak, bizimodua, etab.  diren modukoak izatera eragin du. Horregatik komunitate bateko ondare kulturala aztertuz gero, komunitate horretako iragana eta historia ezagutu dezakegu.
Kontzeptua hobeto ulertzeko, har dezagun adibide bat: Bilbo inguruan dauden burdinazko gerrikoaren aztarnak.


Burdinazko gerrikoa, Espainiako gerra zibilean eraiki zen. Franko garaiko historiaren atala da. Bunker honen eta Bilbo inguruko mendietan zehar eraiki ziren beste bunker eta lubakien helburua, Bilbo hiria Frakoren armadaren erasoetatik babestea zen. 
Ondare kulturalaren adibide anitz jarri daitezke, hala nola:

-  Bertsolaritza:



- Esaera zaharrak:
  "Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian."

Mota desberdinetako kantak:
    himnoak, kondairak kontatzen dituzten kantak...

-  Pintura

-  Eskultura

-  Eraikinak

-  …

sábado, 8 de octubre de 2011

2011-10-7 Lana burutzeko gida laburra

Kaixo!

Gaur, IKTko klasea izan dugu. Alaitzek Google-ekin, Diigo-rekin eta beste zenbait programekin funtzionatzeko gida laburra aurkeztu digu ordenagailu gelan. Geroago, berarekin batzeko eskatu diogu eta lanaren nondik norakoa azaldu digu. Laburbilduz, hau izango litzateke burutu beharreko lanerako pausuak:
  • Kultura ondareari buruzko aurreiritziak: banaka egitea erabaki dugu, bakoitzak modu bat bilatu behar du gaiari buruzko aurreiritziak aztertzeko, eta ondorioak ateratzeko (aiton amonei edo haurrei galdetu, kultur ondareak testuliburuetan daukan garrantzia, norberaren herrian dagoen kultura ondarea aztertu edo motak sailkatu...). 
  • Bakoitzaren aurreiritzietatik eta ondorioetatik abiatuz, ondorio komunak atera, kultura ondarearen inguruan: kultura ondareak daukan presentzia, garrantzia, motak, etab... baina orain taldeko iritzi sakonagoa osatu beharko dugu.
  • Kultura ondareak duen presentzia,garrantzia eta motak argi ditugula, LH-ko haurrek gaiaren inguruan dauzkaten gabeziak aztertuko ditugu: zer ikasten dute, nola ikasten dute, zertarako ikasten dute.
  • Zer/nola/zertarako ikasi beharko dute aurrerantzean: hau da, metodo bat proposatuko dugu, bideoak izan beharko dituen ezaugarriak ateratzeko.
  • Bideoari ekin. Bideoa egin eta antolatzeko gida aurrerago azalduko dugu. Momentuz, bideoaren prestakuntzarako gida burutu behar dugu eta.