lunes, 21 de noviembre de 2011

GUZTION HAUSNARKETEN EMAITZA

Bata bestearekin kulturari buruzko hausnarketak partekatu eta gero, kultura-ondarea zer den definitzea lortu dugu, herrietako istorioak kontatu dizkiogu elkarri, hainbat kritika gaurko eskolari, hainbat hausnarketa geure etorkizuneko lanari buruz... eta honakoa izan da emaitza.
Zer da kultura ondarea? Kultura ondare hitzak gizakiek sortu duten guztia hartzen du bere baitan. Kultura ondarea beraz, herri bateko nortasuna markatzen du, hau da, herri horretako historia bera da, bertan bizi izan dena. Edozein txokotan aurki dezakegu, hango biztanleek sortu eta mantendu dituzten usadioen, sinismenen, balioen, pentseren, artearen, musikaren...multzoa baita, momentu oro inguratzen gaituena. Hauek belaunaldiz belaunaldiz transmititzen joan direnez, gure gaur egungo kultura osatzen duten aintzinako arrastoak dira. Horregatik, aitite edo amamarekin hitz egitea eta hauen istorioak entzutea ere kultura da. Honek, nondik gatozen galderaren erantzuna da eta gure izaera indartzen du.
Ondare-kultural horiek babestu egin behar dira, gizartearentzat beharrezko iturria da eta ondorengo generazioek ere historia horren berri izateko, bertan egon behar dira ondare- kultural horiek. Ondare horiek ez balira gordeko, herriak ezin izango luke bizirik jarraitu, ezingo litzateke hurrengo belaunaldia sortu eta. Ezinbestekoak dira gure arbasoen bizimodua ezagutzeko eta herrialde horretan nolako ekintzak burutzen ziren jakiteko.
Ondarea bi multzotan sailka dezakegu, materiala eta ez-materiala.
         Ondare ez-materialari dagokionez, siniskerak, ohiturak, herriaren istorioa, besteenganako jarrerak, baloreak, eskubideak, tradizioak, jaiak... aipa ditzakegu. Hemen sartzen dira ere jarraitzen dugun filosofia, etika, arauak, gizarte- antolaketa eta sistema politikoa, hizkuntzak, musika, sinboloak, literatura, gastronomia, bertsolaritza, esaera zaharrak...
         Ondare materialak: janzkera, arte-lanak, artisautza, eraikuntzak, lan-tresnak, liburuak, argazkiak monumentu historikoak, eraikin erlijioso edo zibilak, zubiak, errotak, iturriak. Hala bada altzariak, margolanak eskulturak edo aritsautza ere ondarea dira eta kulturaren barruan sar ditzakegu.
Metafora bezala hartu dugu, kultura bizitza begiratzeko eta ulertzeko betaurreko batzuk bezalakoak direla. Gero, munduko beste puntan bestelako betaurrekoak erabilten dituztelaz ohartuko gara. Baina kulturen arteko desberdintasun hori bizirik irauteko, kultura bereizgarri hori bizirik ere jarraitu behar du.
Ordea, ondasun hauen suntsiketa gizakiaren ekintzek eragin dezakete. Adibide gisa, leku arkeologikoen apurketa daukagu: gizakiek lurra mugitzen dute, objektu artistikoak bilatzeko asmoa dutelarik, baina gizarteak barneratu beharra du herriaren ondareak babesten ez badira, herri hori suntsitu egingo dela, beste era batean esanda, desagertu egingo dela. Horregatik, sekulako garrantzia du ondare- kultural horien babesak.
Hori esan ostean, herri bat gizaki batekin konparatu ezkero, herria gorputzarekin erlaziona dezakegu eta ondare- kulturala garunaren parte batekin, memoria kontzientea izango litzateke, gorputzari ekintzak egiteko agintzen diona, hain zuzen ere. Hori jakinda, pentsa dezagun zer gertatuko litzatekeen pertsona batek memoria galduko balu; lehenik eta behin, iragana ahaztuko luke, beraz, ezingo lituzke gogoratu bere ohiturak eta eguneroko bizitzan egiten zituen ekintzak; bigarrenez, ezingo litzatekeenez identifikatu, orainaren zentzua ere galtzen hasiko litzateke; azkenik, nor zen ezta nor den ezingo lukeenez gogoratu, geroa eraikitzeko aukera galduko luke. Horregatik, herri batek bere ondare- kulturala galdu ezkero, ez du iraganik, orainik ezta gerorik izango.
Ahaztu ezin dogun ondare kulturalaren atal oso garrantzitsu bat gure ama hizkuntzak osatzen dau, euskerak, eta hau da gure kulturaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, zeren hau ez izanez gero, gure pentsaera eta sinismenak seguruenik oso desberdinak izango baitziran. Honi esker gure indentitatea eraikitzen dogu, gure gaur egungo pentsera eta sinismenak osotuz. Kultura ondareak, gure sustraiak non hasi ziren eta historian zehar nola garatu diren jakiteko balio deusku, hau da, gure kulturak izan duen garapena ezagutzeko.
Ñabardura bezala, konturatu gara ordea, munduan hizkuntzak desagertzen ari direla, eta abiada bizian. Adituen arabera, 15 egunero hizkuntza bat galtzen da. Egun 2.500 hizkuntza daude galtzeko arriskuan, UNESCO-ren arabera. Euskara ere zerrenda horretan dago. Hizkuntza bat galtzen denean, mundua ikusteko eta ulertzeko era berezi bat galtzen da, mendetako tradizioa. Arriskuan dauden hizkuntzak babestea ezinbestekoa da, beraz, munduko aniztasuna gordetzeko.
Ondare kulturalari buruz hitzegiten hasi ginenean, aldiz duda asko sortu zitzaizkigun guztioi. Galdera erantzun ezinik ibili ginen; zer da ondare kulturala? Kostatu zaigu galdera erantzutea, zergatik? Ondare kulturalari buruz ezer gutxi dakigulako izango da. Eta zergatik dakigu ezer gutxi? Eskolak errua izango ote du?
Eskola liburu batzuk begiratzeko aukera izan dugu eta ondare kulturalari buruz ez dugu ia ezer topatu. Ikastolan ez genuen ondare kulturalari buruz gehiegi hitzegiten, ez genuen behar duen garrantziaz lantzen.
Gure lana, ikasleak ondare kulturalarenganako hurbilpena egitera bultzatzea da, horrela etorkizunera begira hau trasmititzen jarraitzea lortuko dogu. Lehendabizi norberaren herriko ondarea ezagutu beharko genuke, ondoren Euskal Herrikoa eta ondoren mundukoa; gertuenekotik hasita, zabaltzen joango garen ondarea ezagutuz. Alde batetik, hizkuntzaren garrantzia transmititzen lortu behar dugu, eta bestetik era deigarri batean lortzeko helezahar edo historioa zaharrak kontatuz lortu daikegu, horrela aintzinako sinismenak zeintzuk izan ziren eta zertan oinarritzen diren jakingo baitute.
Hau guztia ezagutzeak gure nortasuna eraikitzeko balio zaigu, horregatik gure herriko ondarea, gutxienez, ezagutzea ezinbestekotzat hartzen dugu.
Amaitzeko, taldeko bi kidek euren herrietan istoriak duen garrantzia eta jaien tradizio konpartitu dute gainerakoekin. Lehenengoz, Gernika-Lumoko taldekide bat kontatzen du bere herriak duen istorioak garrantzi handia duela, garai gogorrak bizi behar izan zirelako Francoren diktaduraren garaian: denok soberan ezagutzen dugu Euskal Herrian bizitako bonbardaketa eta horren oroigarri bezala dugun Picassoren "Guernica" koadroa. Bertan azaltzen da guerra zibil haretan bizitako sufrimendua, indarkeria eta beldurra. Guk gaur egun ez daukagu koadroa gurekin baina baditugu beste museo batzuk gertatutako azaltzen digutenak: Gernikako Bakearen museoa adibidez. Gertatutakoak gogortu egin zuen garaiko gendea eta Euskal Herri libre baten alde egitera eraman zigun. Hor dago orain gure kulturaren ezaugarri bat: beti Euskal Herriaren alde egitea, gu euskaldunak garelako.
Azkenik, beste kide batek taldean konpartitu du Ermuko ondare kultural bat: hartz eguna. Hau, inauterietan antolatzen den ekitaldia da, Eguen Zuri biharamonean, barixaku arratsaldez. Hartzez jantzitako pertsonari laguntzen, kalejiran doa herriko jendea, Gillermo Bengoetxeak "Txindurrik" 1934an asmatutako koplak abestuaz batera. Gerrate aurreko urte horretan, gazte bat tuberkulosisarekin gaixotu eta, peoraz-peora eskean ibiliz, botikak ordaindu ahal izateko dirua jiratzeko asmoz asmatu zituen "Txindurri" bertsolari ermuarrak hartz baten harrapaketaren gaineko bertsuok: "Patxi Urkoko etorri jakun/ lehengo egunian esaten/ animali bat han ebillela/ bazter guztiak apurtutzen...". Euskal Birusa Elkarte Kulturalak 1989an berreskuratu zituen bertsook eta kantujiran aritzeko ohitura ere. Talde ezberdinekin elkarlanean arituz kaleratzen da: Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Kaltxango AEK Euskaltegia eta Udal Euskaltegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario