jueves, 20 de octubre de 2011

Bilbaoko ondare kulturalaren argazkiak.





Kultur ondarea gure kaleetan zehar aurki dezakegu. Gure ohiturak beste, kultur ondarea gure museoetan, hizkuntzan eta eraikinetan isladatua geratzen da. Argazkien bidez adieraztea saiatu naiz eta hona hemen Bilboko Kultur ondarearen zenbait adibide:

Guggenheim museoa, dekonstruktibista deritzogun munduko arkitektura motaren lehengo adibidetakoa da.

Bilboko modernitate aroko arkitekturaren adibide bikaina. Frantziatik hartutako estiloa. (mazarredo kalean)

Oteizaren "Variante ovoide de la desocupación de la esfera" izendatutako monumentu hau, euskal eskulturaren adibide argia da. (Bilboko udaletxearen aurrean)

Arriaga antzokia, 1890-an eraikina,estilo klasikoa eta modernoa nahasten ditu.

Euskaltzaindia, bilboko enparantza berrian kokatua dago. Enparantza honek, 1849-an eraiki zen.

Bilboko alde zaharreko taberna bateko pintxoak.

Bilborock, Lehen eliza izandako eraikin honek bilboko musika sustatzeko leku garrantzitsua da.

San frantzizko aldeko kaleko artea.

Abandoko kaleko artea. Moda honek europako beste hirigune garrantzitsuetan hasi zen "space invaders" deitutako mugimendua da. Bilbotik arte mota honen hainbat adibide aurki ditzakegu.

miércoles, 19 de octubre de 2011

ONDARE KULTURALA HEZKUNTZAN: hausnarketa. Peru Vidal Gurrutxaga

Blogera, taldekideek dagoeneko, ondare kulturalari buruz informazio nahikoa ekarri dutenez, pentsatu dut, informazioa gehitzea baino hobe dela nire hausnarketa guztiekin partekatzea.
Izan ere, ondare kulturalari buruz hitzegiten hasi ginenean duda asko sortu zitzaizkigun guztioi. Galdera erantzun ezinik ibili ginen; zer da ondare kulturala? kostatu zaigu galdera erantzutea, zergatik? ondare kulturalari buruz ezer gutxi dakigulako izango da. Eta zergatik dakigu ezer gutxi? eskolak errua izango ote du?
Eskola liburu batzuk begiratzeko aukera izan dut eta ondare kulturalari buruz ez dut ia ezer topatu. Gainera, oroitzen dudanaren arabera, ikastolan ez genuen ondare kulturalari buruz gehiegi hitzegiten, ez genuen behar duen garrantziaz lantzen. Nire ustez Lehen Hezkuntzako ikasleek ondare kulturalarenganako hurbilpena egin beharko lukete. Lehendabizi norberaren herriko ondarea ezagutu beharko genuke, ondoren Euskal Herrikoa eta ondoren mundukoa; gertuenekotik hasita, zabaltzen joango garen ondarea ezagutuz.
Gure nortasuna eraikitzen joan nahi badugu gure herriko ondarea, gutxienez, ezagutu beharko genukeela uste dut.
5.eta 6. mailan, zentro batzuetan, bertsolaritza ematen da, astean ordu betez edo bi asterik behin ordu betez. "Gu ere bertsotan" liburuarekin landu ohi du Bertsozale elkarteak gai hau. Liburu honetan ondare kulturalarekin zerikusia duen tarte bat aurkitu dut eta hemen jartzea egokia irudutu zait. Bertan munduko eta Euskal Herriko hizkuntzen egoera azaltzen da.
Hona hemen testua:

Gaia:EUSKARATIK ETA EUSKARAZ
Hizkuntzak munduan
BAIETZ JAKIN!
Erantzun ditzagun irakasleak egindako galderak.
Izango duzue zer kontatua!

Zenbat hizkuntza ote daude munduan? Eta gure herrian zenbat hitz egiten dira?...
AZALPENA
Hizkuntzak munduan: etengabe galtzen ari garen ondarea

• UNESCO-k 2009an berritu zuen “Arriskuan diren munduko hizkuntzen atlasa”, azken datuekin.
• Horren arabera, munduan 6.700 hizkuntza daude. Hizkuntza gehien biltzen dituen kontinentea
Afrika da: 2.000 hizkuntza mintzatzen dira han.
• Munduan hizkuntzak desagertzen ari dira, ordea, eta abiada bizian. Adituen arabera, 15 egunero
hizkuntza bat galtzen da. Egun 2.500 hizkuntza daude galtzeko arriskuan, UNESCO-ren arabera.
Euskara ere zerrenda horretan dago.
• Hizkuntza guztiak munduko ondare izendatu ditu UNESCO-k, eta guztiak zaindu beharra
aldarrikatu du. Hizkuntza bat galtzen denean, mundua ikusteko eta ulertzeko era berezi bat galtzen
da, mendetako tradizioa. Arriskuan dauden hizkuntzak babestea ezinbestekoa da, beraz, munduko
aniztasuna gordetzeko.
• Euskal Herrian bertan, 100 hizkuntza ezberdin hitz egiten dira gaur; gehienak afrikarrak. Ikertzaileek
diotenez, euren sorterrian ama-hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituzten etorkinak euskara ikasteko
prestuago azaltzen dira

Ane Zabala - Ondare kulturala, Zer da?

     Ondare kulturala, mendeak aurrera joan ahala gure arbasoek utzitako haien sinismenen, balioen, pentseren, artearen, musikaren...multzoa da, hau da, gure gaur egungo kultura osatzen duten aintzinako arrastoak dira. Baina ahaztu ezin dogun ondare kulturalaren atal oso garrantzitsu bat gure ama hizkuntzak osatzen dau, euskerak, eta hau da gure kulturaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, zeren hau ez izanez gero, gure pentsaera eta sinismenak seguruenik oso desberdinak izango baitziran. Honi esker gure indentitatea eraikitzen dogu, gure gaur egungo pentsera eta sinismenak osotuz. Kultura ondareak, gure sustraiak non hasi ziren eta historian zehar nola garatu diren jakiteko balio deusku, hau da, gure kulturak izan duen garapena ezagutzeko.

     Gure kultura ondarea, gure lurraldeko edozein txokotan aurki dezakegu, honek momentu oro inguratzen baigaitu, nahikoa da gure aitite edo amamarekin hitz egitea eta haien historioak entzutea; edo baita gure herritik paseatzen gauden bitartean, ziurenik egongo da mende hasierako edo horaindik zaharragoa den eraikinen bat, non aintzina nola bizi ziren jakingo dabezanak, baina hauek ezaguzteko harreta jartzea beharrezkoa da, eta hauek guztiz ez galtzeko zaindu beharrak ditugu.

     Nire ustez, oso garrantzitsua da kultura ondareak duen garrantzia zein den jakitea, zeren hau izango ez bagenu, ez genuke jakingo nondik gatozen ezta gure arbasoek bizi izandako egoera desberdinak, eta guzti honek gure kulturak duen izaera indartzen baitu. Gure lana, gaur egungo umeei kultura ondarea helaraztea da, horrela etorkizunera begira hau trasmititzen jarraitzea lortuko dogu, eta hau era deigarri batean lortzeko helezahar edo historioa zaharrak kontatuz lortu daikegu, horrela aintzinako sinismenak zeintzuk izan ziren eta zertan oinarritzen diren jakingo baitute.

lunes, 17 de octubre de 2011

Leire Zuluaga - Ondare kulturala

                Ondare- kulturala komunitate baten iraganeko ondasun multzoari deritzo, gaur egun komunitate hori bizi denarekin. Materiala edo ez- materiala izan daiteke eta belaunaldiz- belaunaldi transmititzen da. Ondare materialak honakoak izan daitezke: errotak, zubiak, iturriak, eraikinak, … ez materialak, ordea, herri baten historia, hizkuntza, musika, ... Ondare- kulturalaren barnean, bi multzo horiek sartu behar dira, hau da, existitzen diren ondasun mota guztiei ondasun kultural deritzogu.

                Ondare- kultural horiek babestu egin behar dira, gizartearentzat beharrezko iturria da eta ondorengo generazioek ere historia horren berri izateko, bertan egon behar dira ondare- kultural horiek. Ondare horiek ez balira gordeko, herriak ezin izango luke bizirik jarraitu, ezingo litzateke hurrengo belaunaldia sortu eta.

                Ondare- kultural mota desberdinak hauexek dira:

  • Ondare- kultural arkeologikoa
  • Ondare- kultural historikoa
  • Ondare- kultural artistikoa

                Ondasun hauen suntsiketa gizakiaren ekintzek eragin dezakete. Adibide gisa, leku arkeologikoen apurketa daukagu: gizakiek lurra mugitzen dute, objektu artistikoak bilatzeko asmoa dutelarik, baina gizarteak barneratu beharra du herriaren ondareak babesten ez badira, herri hori suntsitu egingo dela, beste era batean esanda, desagertu egingo dela. Horregatik, sekulako garrantzia du ondare- kultural horiek babesak.

                Hori esan ostean, herri bat gizaki batekin konparatu ezkero, herria gorputzarekin erlaziona dezakegu eta ondare- kulturala garunaren parte batekin, memoria kontzientea izango litzateke, gorputzari ekintzak egiteko agintzen diona, hain zuzen ere. Hori jakinda, pentsa dezagun zer gertatuko litzatekeen pertsona batek memoria galduko balu; lehenik eta behin, iragana ahaztuko luke, beraz, ezingo lituzke gogoratu bere ohiturak eta eguneroko bizitzan egiten zituen ekintzak; bigarrenez, ezingo litzatekeenez identifikatu, orainaren zentzua ere galtzen hasiko litzateke; azkenik, nor zen ezta nor den ezingo lukeenez gogoratu, geroa eraikitzeko aukera galduko luke. Horregatik, herri batek bere ondare- kulturala galdu ezkero, ez du iraganik, orainik ezta gerorik izango.

                Ondare- kultural hauek babesteko, gizarte osoari transmititu beharko litzaioke horien garrantzia, horrela, herritarrek ondasunak suntsitzea sekulako akatsa izango litzatekeela ulertuko lukete. Bide egokiena, gai hau umeekin lantzea da, horiek errazago ikasten baitute eta eurek direnez geroko belaunaldia, ondare- kulturalaren babesa betebehartzat hartuko da.

Ainhoa Vazquez: Kultura-ondarea.

Kultura-ondarea nire ustetan kulturak urteetan zehar eta historian aurrera egin ahala utzi dituen arrastoak dira. Horien adibide gaur egun monumentu, museo, eraikin eta abarretan ikusten ditugu islatuta. Historian zehar gertatzen den guztiak izugarrizko eragina du gu bizi garen herrietan eta baita bertako kulturan. Horiek egiten gaituzte pertsona eta horiekin ikasi behar dugu bizitzen, horien parte baikara.
Ni adibidez, Gernika-Lumokoa naiz eta herri horretan historiak garrantzi handia du, garai gogorrak bizi behar izan zirelako Francoren diktaduraren garaian: denok soberan ezagutzen dugu Euskal Herrian bizitako bonbardaketa eta horren oroigarri bezala dugun Picassoren "Guernica" koadroa. Bertan azaltzen da guerra zibil haretan bizitako sufrimendua, indarkeria eta beldurra.
Guk gaur egun ez daukagu koadroa gurekin baina baditugu beste museo batzuk gertatutako azaltzen digutenak: Gernikako Bakearen museoa adibidez.
Gertatutakoak gogortu egin zuen garaiko gendea eta Euskal Herri libre baten alde egitera eraman zigun. Hor dago orain gure kulturaren ezaugarri bat: beti Euskal Herriaren alde egitea, gu euskaldunak garelako.

domingo, 9 de octubre de 2011

Iratxe Varela - Abiapuntua: Ondare kulturala, zer da?

Zer da ondare kulturala? Zertarako balio du edo zergatik da garrantzitsua?
Hasiko gara ondarea eta kultura zer den azaltzen edo definitzen, kontzeptua sakonago aztertzeko asmoz. 
Ondarea, arbasoengandik jasotako gauzek osatzen dute. Kultura, leku jakin bateko gizartearen izaera, ohiturak, ezaugarriak…  osatzen dute. Beraz ondare kulturala, eremu edo gizarte jakin bateko kulturak, arbasoengandik jasotako ohiturak, kantak, objetuak, istorioak…  osatuko dute.
Ondare kulturalak,  gaur egun gure ingurua, pertsonak, bizimodua, etab.  diren modukoak izatera eragin du. Horregatik komunitate bateko ondare kulturala aztertuz gero, komunitate horretako iragana eta historia ezagutu dezakegu.
Kontzeptua hobeto ulertzeko, har dezagun adibide bat: Bilbo inguruan dauden burdinazko gerrikoaren aztarnak.


Burdinazko gerrikoa, Espainiako gerra zibilean eraiki zen. Franko garaiko historiaren atala da. Bunker honen eta Bilbo inguruko mendietan zehar eraiki ziren beste bunker eta lubakien helburua, Bilbo hiria Frakoren armadaren erasoetatik babestea zen. 
Ondare kulturalaren adibide anitz jarri daitezke, hala nola:

-  Bertsolaritza:



- Esaera zaharrak:
  "Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian."

-  Mota desberdinetako kantak:
    himnoak, kondairak kontatzen dituzten kantak...

-  Pintura

-  Eskultura

-  Eraikinak

-  …

sábado, 8 de octubre de 2011

2011-10-7 Lana burutzeko gida laburra

Kaixo!

Gaur, IKTko klasea izan dugu. Alaitzek Google-ekin, Diigo-rekin eta beste zenbait programekin funtzionatzeko gida laburra aurkeztu digu ordenagailu gelan. Geroago, berarekin batzeko eskatu diogu eta lanaren nondik norakoa azaldu digu. Laburbilduz, hau izango litzateke burutu beharreko lanerako pausuak:
  • Kultura ondareari buruzko aurreiritziak: banaka egitea erabaki dugu, bakoitzak modu bat bilatu behar du gaiari buruzko aurreiritziak aztertzeko, eta ondorioak ateratzeko (aiton amonei edo haurrei galdetu, kultur ondareak testuliburuetan daukan garrantzia, norberaren herrian dagoen kultura ondarea aztertu edo motak sailkatu...). 
  • Bakoitzaren aurreiritzietatik eta ondorioetatik abiatuz, ondorio komunak atera, kultura ondarearen inguruan: kultura ondareak daukan presentzia, garrantzia, motak, etab... baina orain taldeko iritzi sakonagoa osatu beharko dugu.
  • Kultura ondareak duen presentzia,garrantzia eta motak argi ditugula, LH-ko haurrek gaiaren inguruan dauzkaten gabeziak aztertuko ditugu: zer ikasten dute, nola ikasten dute, zertarako ikasten dute.
  • Zer/nola/zertarako ikasi beharko dute aurrerantzean: hau da, metodo bat proposatuko dugu, bideoak izan beharko dituen ezaugarriak ateratzeko.
  • Bideoari ekin. Bideoa egin eta antolatzeko gida aurrerago azalduko dugu. Momentuz, bideoaren prestakuntzarako gida burutu behar dugu eta.