sábado, 8 de octubre de 2011

2011-10-7 Lana burutzeko gida laburra

Kaixo!

Gaur, IKTko klasea izan dugu. Alaitzek Google-ekin, Diigo-rekin eta beste zenbait programekin funtzionatzeko gida laburra aurkeztu digu ordenagailu gelan. Geroago, berarekin batzeko eskatu diogu eta lanaren nondik norakoa azaldu digu. Laburbilduz, hau izango litzateke burutu beharreko lanerako pausuak:
  • Kultura ondareari buruzko aurreiritziak: banaka egitea erabaki dugu, bakoitzak modu bat bilatu behar du gaiari buruzko aurreiritziak aztertzeko, eta ondorioak ateratzeko (aiton amonei edo haurrei galdetu, kultur ondareak testuliburuetan daukan garrantzia, norberaren herrian dagoen kultura ondarea aztertu edo motak sailkatu...). 
  • Bakoitzaren aurreiritzietatik eta ondorioetatik abiatuz, ondorio komunak atera, kultura ondarearen inguruan: kultura ondareak daukan presentzia, garrantzia, motak, etab... baina orain taldeko iritzi sakonagoa osatu beharko dugu.
  • Kultura ondareak duen presentzia,garrantzia eta motak argi ditugula, LH-ko haurrek gaiaren inguruan dauzkaten gabeziak aztertuko ditugu: zer ikasten dute, nola ikasten dute, zertarako ikasten dute.
  • Zer/nola/zertarako ikasi beharko dute aurrerantzean: hau da, metodo bat proposatuko dugu, bideoak izan beharko dituen ezaugarriak ateratzeko.
  • Bideoari ekin. Bideoa egin eta antolatzeko gida aurrerago azalduko dugu. Momentuz, bideoaren prestakuntzarako gida burutu behar dugu eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario