martes, 25 de octubre de 2011

Oihane Vega

ONDARE KULTURALA

Ondare kulturala aurrekoek, hau da, gure arbasoek utzitako gauzek osatzen dute.

Kultur ondareak hainbat motatakoak izan daitezke, hala nola, bertsolaritza (kantak), ipuinak, abestiak, monumentuak…

Ondare kulturala erabili ahal dugu jakiteko gure arbasoek nola bizi ziren eta jakiteko garai horretan nolakoa zen bizimodua eta nolako gauzak burutzen zituzten herrialde horretan.

Denon artean saiatu behar gara, ondare kulturala mantentzen gure arbasoek utzitakoa baita eta horrek historia ezagutzera eramaten gaituelako. 

Ermuko ondare kultural bat HARTZ EGUNA da:

Inauterietan antolatzen den ekitaldia da, Eguen Zuri biharamonean, barixaku arratsaldez. Hartzez jantzitako pertsonari laguntzen, kalejiran doa herriko jendea, Gillermo Bengoetxeak "Txindurrik" 1934an asmatutako koplak abestuaz batera. Gerrate aurreko urte horretan, gazte bat tuberkulosisarekin gaixotu eta, peoraz-peora eskean ibiliz, botikak ordaindu ahal izateko dirua jiratzeko asmoz asmatu zituen "Txindurri" bertsolari ermuarrak hartz baten harrapaketaren gaineko bertsuok: "Patxi Urkoko etorri jakun/ lehengo egunian esaten/ animali bat han ebillela/ bazter guztiak apurtutzen...". Euskal Birusa Elkarte Kulturalak 1989an berreskuratu zituen bertsook eta kantujiran aritzeko ohitura ere. Talde ezberdinekin elkarlanean arituz kaleratzen da: Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Kaltxango AEK Euskaltegia eta Udal Euskaltegia.





No hay comentarios:

Publicar un comentario