miércoles, 26 de octubre de 2011

Ainara

Zer da kultura ondarea?

                Kultura hitzak gizakiek sortu duen guztia hartzen du bere baitan. Horrelaxe, kulturak leku bateko nortasuna markatzen du, bertan bizi direnek sortu eta jarraitu dituzten usadio komunak direla eta. Usadio hauek guztien artean sortuak dira eta belaunaldiz belaunaldi joan dira transmititzen eta moldatzen, guregana heldu arte. Orain, geuk gara kulturaren jarraitzaile eta horregatik gure kultura ezagutzea oso garrantzitsua da bizitzarako, gure sustraiak ezagutzeko.
                Bestela definitzearren, arbasoek utzitako herentzia bezalakoa da, ohiturak, jarrerak, sineskerak...  Modu honetaz, kide-talde batean bizi ahal izateko jakin beharreko guztia transmititzen digute. Hauek bereganatzen ditugunean bizitza begiratzeko eta ulertzeko betaurreko batzuk bezalakoak lortzen ditugu. Gero, munduko beste puntan bestelako betaurrekoak erabiltzen dituztela ohartuko gara.
                Kultura ondarea deitzen zaio, arbasoek utzi dizkiguten  gauza material eta inmaterialei erreferentzia egiteko:
         Ondare inmaterialari dagokionez, siniskerak, ohiturak, jarrera erlijiosoak, besteenganako jarrerak, baloreak, eskubideak, tradizioak, jaiak... aipa ditzakegu. Hemen sartzen dira ere jarraitzen dugun filosofia, etika, arauak, gizarte- antolaketa eta sistema politikoa, hizkuntzak, musika, sinboloak, literatura, gastronomia...
         Ondare materialak: janzkera, arte-lanak, artisautza, eraikuntzak, lan-tresnak, liburuak, argazkiak monumentu historikoak, eraikin erlijioso edo zibilak, zubiak, errotak. Hala bada altzariak, margolanak eskulturak edo aritsautza ere ondarea dira eta kulturaren barruan sar ditzakegu.
Baina hori guztiaz gain, benetan herri bateko nortasuna markatzen duena, kultura bat bideratzen duena, herri horretako istoria bera da, bertan bizi izan dena.

MOTAK

Hainbat kultura mota defini ditzakegu zenbait irizpide jarraituz:

  • Topikoa: kultura topiko batzuk jarraitzen ditu, nola gizarte antolaketa, erlijioa edo ekonomia.
  • Historikoa: kultura herentzia soziala da, taldean bizitzeko eta bizitzan suertatzen zaizkigun arazoei irtenbidea aurkitzeko.
  • Mentala: kultura ideia edo ohitura multzo bat da, pertsona batzuk beste batzuengandik desberdintzen duena.
  • Estrukturala: kultura ideia, sinbolo edo jarrera batzuk jarraitzean datza.
  • Sinbolikoa: giza-talde batek partekatzen dituen siniskerak.

Hedapenaren arabera, honako sailkapena egin dezakegu:

  • Unibertsala: hainbat gizarte taldek komunean dituzten ezaugarriak; adibidez, agurra.
  • Total: gizarte osoaren berezko ezaugarriz osatutakoa.
  • Berezia: kultura orokor baten barruan giza talde minoritario batek dituen ezaugarriak.

Garapenaren arabera:

  • Primitiboa: garapen teknikoaren ezaugarri prekarioak mantentzen dituzten kulturak, berrikuntzarik izan ez duena.
  • Zibilizatua: gizartearen garapena errazten duten ezaugarri berriak gaurkotzen dituen kultura.
  • Analfabetoa: ahozko hizkuntzaren bidez komunikatzen den gizartea, oraindik idazkera ez dagoelako txertatuta.
  • Alfabetoa: ahozko hizkuntza zein idatzizkoa txertatu duen kultura.

Menderatze-izaeraren arabera:

  • Zentzuduna: esklusiboki zentzuen bidez adierazten eta transmititzen den kultura.
  • Arrazionala: arrazoian oinarritzen den kultura.
  • Ideala: aurreko bien konbinazioa da.

Norabidearen arabera:

  • Iraganeko kulturari begiratzen dion kultura orainaldian errepikatzeko. Kultura hau geure arbasoengatik jasoa da inolako aldaketarik jasan gabe. Herri primitiboetan ematen da gehien.
  • Gaur egungo jokabideak oinarri dituen kultura eta ez iraganekoak. Parekoen jokabideak imitatzean datza jokabide propioak sortuz.
  • Berrikuntza kultura. Pauso eta jokabide berri batzuei jarraituz sortuz doan kulturaz ari gara, belaunaldi berri baterako baliogarri dena eta gure arbasoak erreferente bezala baino ez duena jartzen, ez eredu bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario