lunes, 17 de octubre de 2011

Leire Zuluaga - Ondare kulturala

                Ondare- kulturala komunitate baten iraganeko ondasun multzoari deritzo, gaur egun komunitate hori bizi denarekin. Materiala edo ez- materiala izan daiteke eta belaunaldiz- belaunaldi transmititzen da. Ondare materialak honakoak izan daitezke: errotak, zubiak, iturriak, eraikinak, … ez materialak, ordea, herri baten historia, hizkuntza, musika, ... Ondare- kulturalaren barnean, bi multzo horiek sartu behar dira, hau da, existitzen diren ondasun mota guztiei ondasun kultural deritzogu.

                Ondare- kultural horiek babestu egin behar dira, gizartearentzat beharrezko iturria da eta ondorengo generazioek ere historia horren berri izateko, bertan egon behar dira ondare- kultural horiek. Ondare horiek ez balira gordeko, herriak ezin izango luke bizirik jarraitu, ezingo litzateke hurrengo belaunaldia sortu eta.

                Ondare- kultural mota desberdinak hauexek dira:

  • Ondare- kultural arkeologikoa
  • Ondare- kultural historikoa
  • Ondare- kultural artistikoa

                Ondasun hauen suntsiketa gizakiaren ekintzek eragin dezakete. Adibide gisa, leku arkeologikoen apurketa daukagu: gizakiek lurra mugitzen dute, objektu artistikoak bilatzeko asmoa dutelarik, baina gizarteak barneratu beharra du herriaren ondareak babesten ez badira, herri hori suntsitu egingo dela, beste era batean esanda, desagertu egingo dela. Horregatik, sekulako garrantzia du ondare- kultural horiek babesak.

                Hori esan ostean, herri bat gizaki batekin konparatu ezkero, herria gorputzarekin erlaziona dezakegu eta ondare- kulturala garunaren parte batekin, memoria kontzientea izango litzateke, gorputzari ekintzak egiteko agintzen diona, hain zuzen ere. Hori jakinda, pentsa dezagun zer gertatuko litzatekeen pertsona batek memoria galduko balu; lehenik eta behin, iragana ahaztuko luke, beraz, ezingo lituzke gogoratu bere ohiturak eta eguneroko bizitzan egiten zituen ekintzak; bigarrenez, ezingo litzatekeenez identifikatu, orainaren zentzua ere galtzen hasiko litzateke; azkenik, nor zen ezta nor den ezingo lukeenez gogoratu, geroa eraikitzeko aukera galduko luke. Horregatik, herri batek bere ondare- kulturala galdu ezkero, ez du iraganik, orainik ezta gerorik izango.

                Ondare- kultural hauek babesteko, gizarte osoari transmititu beharko litzaioke horien garrantzia, horrela, herritarrek ondasunak suntsitzea sekulako akatsa izango litzatekeela ulertuko lukete. Bide egokiena, gai hau umeekin lantzea da, horiek errazago ikasten baitute eta eurek direnez geroko belaunaldia, ondare- kulturalaren babesa betebehartzat hartuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario